XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan, Futcho, astoentzat ere bero zen, eta nun nahi baratuak ziren, muthurra sasian, toki fresko bat atzeman nahiz: Arri astoak, arri!.

Debalde! Bazuen zeri loth Ellande gaizoak! Zigorraz, zaharoaz jo, ala thu egin, bardintsu zoan.

Eta hantchet joan behar, izerdi uharretan, beroak zozotua!.

Noizbait heltzen dira Manuelen ostatura.

Ez zen goitchegi! Iso, astoak, iso!.

Eta horra bederatzi astoak, tankez baratuak, errechimenduko zaldiak gelditzen diren bezala.

Manuel, pintaño bat arno, eta zalhu! Chutik ez niagok, eta bideko errauts guzia, hortchet kokatua diat, zintzurrean.

Hauche duk sapa! Nork iraun holako beroarekin!....

Ai zer gochoa, orai! Zinez, Manuel, Nafar arnoa Nafar astoak ez bezalakoa duk! Bertze ttintta bat, oraino, patarraren leguntzeko.

Itzalean hobeki zaizte segur...... Bainan, zer arnoa! Ez duk, ez, holako Ahunchkiko urik.

Biba bethi mama gorria!.......

Bueno! Gocho gochoan nuk.

Horra hogoi'ta hamabi sos, eta arri astoak!.

Eta Ellande badoa kampora; ez du gehiago iguzkiaren beldurrik; zangoak tontochago menturaz, barnea ere berochago, bainan larrua zoin fresko! Arri!...... Astoek behatzen diote ilhunik.

Heientzat ez othe da bada nafar arnorik? Ellande ostatuan, eta hek kichkaili dira bide bazterrean, lephorainoko errautsean.......

Ellanderen zaharoak laster emaiten ditu aztaparren gainean.

Zer loria, Ellande! Eta Ellande emaiten da kantuz:
Hauche da Nafarketako
Mandoaren traza.......

Zer boz ozena duen hatik egun Ellandek!...... Donazaharrera heltzean bizkitartean, unhatzen ere hasia, oihuz emaiten da, eta astoak geldiarazi ondoan, hetarik baten gainera igaiten.

Zer zozoa hintzen hatik, Ellande! Airean joaiteko orde, ostichoan ere, orai bezala! Ez duk harat hunatik, arnoak argitzen dik azkarki jende chimplea! Arri aintzina.......